Arroz puntuko ertzak, 4 puntuzko kableak eta aurretiko puntu lerroak konbinatutak, oso manta deigarria sortzen du.
Patroi honen neurriak haur kotxe edo kotxe aulkiarentzako egokia da, baina nahi duzun neurrira moldatu dezakezu manta neurriak post-an ikusita.
Oharpenak
Neurriak | 75cm zabalera * 90cm altuera | |||
Trikotorratzak | Bi galtzorratz 12mm | |||
Matazak | 7 mataza (100gr / 75m alea) | |||
Erabilitako puntuak | Arroz puntua | Jersey puntua | 4 puntuko kablea | Aurreko puntua azpitikan |
Patroia
- Ezarri 56 puntu.
- Azpiko ertza arroz puntuan:
- Lerroa 1: bukaeraino errepikatu *1 puntu aurretik, 1 puntu atzetik*.
- Lerroa 2: bukaeraino errepikatu *1 puntu atzetik, 1 puntu aurretik*.
- Lerroa 3tik 6ra: errepikatu lerroak 1 eta 2.
- Barneko patroia aldeko arroz puntuko ertzarekin:
- Lerroa 7: errepikatu 3 aldiz *1 puntu aurretik, 1 puntu atzetik* // errepikatu 4 aldiz *2 puntu atzetik, 4 puntu aurretik, 2 puntu atzetik, 1 puntu aurretik azpitikan* // 2 puntu atzetik, 4 puntu aurretik, 2 puntu atzetik // errepikatu 3 aldiz *1 puntu aurretik, 1 puntu atzetik*.
- Lerroa 8: errepikatu 3 aldiz *1 puntu atzetik, 1 puntu aurretik* // errepikatu 4 aldiz *2 puntu aurretik, 4 puntu atzetik, 2 puntu aurretik, 1 puntu atzetik* // 2 puntu aurretik, 4 puntu atzetik, 2 puntu aurretik // errepikatu 3 aldiz *1 puntu atzetik, 1 puntu aurretik*.
- Lerroa 9: errepikatu 3 aldiz *1 puntu aurretik, 1 puntu atzetik* // errepikatu 4 aldiz *2 puntu atzetik, 4 puntuko kablea, 2 puntu atzetik, 1 puntu aurretik azpitikan* // 2 puntu atzetik, 4 puntuko kablea, 2 puntu atzetik // errepikatu 3 aldiz *1 puntu aurretik, 1 puntu atzetik*.
- Lerroa 10: errepikatu lerroa 8.
- Lerroa 11tik 94ra: errepikatu lerroak 7tik 10ra.
- Goiko ertza arroz puntuan:
- Lerroak 95tik 100ra: errepikatu lerroak 1 eta 2. Puntuak itxi lerroa 100 trikotatzean.
- Haria ezkutatu eta lisatu.