Trikotarekin hasteko irrikitan zaude, badakit. Hau esperientzia berria da zuretzako eta segur aski zure buruaren inguruan idei eta informazio ekaitz bat ari da… lasai! kafe bat hartzera gonbidatzen zaitut, leku aproposean zaude eta. Ezinbesteko materialekin hornitu behar zara lehendabizi, bestelaz aski zaila izango da trikotan aritzea eta zure lana behin eta berriz oztopatuta ikusiko da… …
Lehendabiziko pausoak
Trikotan aritzeko prestatzen garenean, gogo asko sortzen zaizkigu eta begi kolpez edozein gauza eros genezake. Horregatik, behar ditugun materialak oso ondo pentsatu behar dira. Honek lagunduko gaitu gure kit pertsonala buruarekin osatzen eta ondorioz, dirua aurrezten. Jarraian zuretzako zenbait kontseilu eta trikotarien ezinbestekoak: Ezinbestekoen zerrenda Matazak (%100 akrilikoa edo poliesterra) Trikotorratz pack-a Artile jostorratza Orratzak …
Lisaburdina, gure lagunik hoberena
Gure kreazioen bukaerak, proiektu akaberaren %90 jokatzen du; horregatik, lanaren zehar lisaburdinaren erabilera funtsezkoa da. Atal bakoitza bukatzen dugun einean, mauka bat adibidez, gomendagarria da beste atalekin elkartu baino lehenago lisaburdinarekin finkatzea. Nola jokatzen du ehun elastikoak? Erabilitako hari eta tentsioaren arabera, puntua eta kakorratzaren bidez elastikotasun gehiago edo gutxiagoko ehunak sortzen ditugu. Ehun …