Hasiberria

Lisaburdina, gure lagunik hoberena

Gure kreazioen bukaerak, proiektu akaberaren %90 jokatzen du; horregatik, lanaren zehar lisaburdinaren erabilera funtsezkoa da. Atal bakoitza bukatzen dugun einean, mauka bat adibidez, gomendagarria da beste atalekin elkartu baino lehenago lisaburdinarekin finkatzea.

 

Nola jokatzen du ehun elastikoak?

Erabilitako hari eta tentsioaren arabera, puntua eta kakorratzaren bidez elastikotasun gehiago edo gutxiagoko ehunak sortzen ditugu. Ehun elastiko guztiek erraztasunez moldatu ditzazkegu, neurria luzatu edo murriztu dezakegu komeni zaigun bezala, baina deformatzeko arriskuan jar dezakegu ehundako egitura eta bere izatera bueltatu liteke.

 

Nola lisatu?

Gure ehunaren egitura ez desitxuratzeko, presioa ezar eta irristatu barik azaleran kolpe txikien bidez lisatu; honela, ehundako neurria finkatu eta mantenduko da.

Josturak izatekotan, gomendagarria da ere haiek lisatzea zapalak geratzeko eta kanpoko aldean nahi gabeko efektuak sahiesteko.

Lisatzen dugun guztia, minutu batzuk egon behar dute posizio berean eragindako berotasuna eta lurrun hezetasuna alde egin dezaten.

 

Gogoratu, lisaburdina zure lagunik hoberena da

 

You may also like...