Hasiberria

Lehendabiziko pausoak

Trikotan aritzeko prestatzen garenean, gogo asko sortzen zaizkigu eta begi kolpez edozein gauza eros genezake.

Horregatik, behar ditugun materialak oso ondo pentsatu behar dira. Honek lagunduko gaitu gure kit pertsonala buruarekin osatzen eta ondorioz, dirua aurrezten. Jarraian zuretzako zenbait kontseilu eta trikotarien ezinbestekoak:

Ezinbestekoen zerrenda

  • Matazak (%100 akrilikoa edo poliesterra)
  • Trikotorratz pack-a
  • Artile jostorratza
  • Orratzak
  • Kateorratz edo markatzaileak
  • Metroa eta jostun guraizea
  • Kuadernoa eta bolia

Trikotorratz motak

Trikotorratzen materiala funtsezkoa da eta pack bat erostea gomendatzen dizut. Honi esker, zenbaki estandar guztiak eskura izango dituzu eta zure tentsio graduaren arabera alda ditzazkezu. Gainera, ondo gordetutak izateko estutxe eder batekin etorriko dira segur aski:

  • Egurra: materialik atseginena da eta haria gutxi irristatzen da, hasiberrientzako ezin hobea.
  • Plastikoa: haria hobeto irristatzen da eta merkeak dira, baina kalitate gutxikoak.
  • Aluminioa:  guztietatik nagusiena, trikotari azkar eta trebeentzako zuzendutak daude. Haria erreztasunez irristatzen da eta pisu gutxikoak dira, zoritxarrez erabilerarekin makurtzen hasten dira.

Mataza motak

Mataza mundu bat existitzen da! ehundura leunak, hari irregularrak, kolore nahasketak… eta seguruenik mataza garestienak gustoko izango dituzula (alpaka, cashmere, zeta…). Gerorako utziko ditugu, orain mataza merkea behar duzu (%100 akriliko edo poliester), halabeharrez segituan egin eta desegiten arituko zarelako. Kontuan izan, gero eta gehiago haria ikutu, gero eta dentsitade eta aprestu gehiago galtzen duela.

 

You may also like...